Koronabirusa

Ohiko ebakuntzei berrekin zaie Txagorritxu eta Santiago ospitaleetan

Erredakzioa 2021ko mai. 18a, 09:50

Presio asistentziala arindu da ospitaleetan, baita Araban ere. / IREKIA

Pandemiaren ondorioz apirilaren 26tik etenda izan ondoren, Osakidetzak ohiko kirurgia programatuari berrekin dio jada, baita Txagorritxu eta Santiago ospitaleetan ere.

Duela 22 egun, apirilaren 26an, presio asistentzialaren eraginez, premiazko ebakuntzak, onkologikoak eta atzeraezinak baino ez dira egin Osakidetzako ospitaleetan. Ohiko kirurgia, ordea, etenda izan da orduz geroztik.

Hala ere, azken egunetan, ZIUetako Covid-19 pazienteek okupatutako oheen ehunekoak %53tik %40ra egin du behera. Osasun Sailak astelehen honetan baieztatu duenez, joan den astean Osakidetzak ohiko kirurgia programatuari berrekin zion, eta dagoeneko martxan dago ospitaleen sare osoan; batez ere, premiazkoak ez direnei heldu diete.

ZIUetako 368 ohe zabalik

Osasun Sailak ohartarazi duenez, une honetan, Osakidetzak ZIUen Kontingentzia Planaren 3. egoeran jarraitzen du; planak bost egoera jasotzen ditu. Hau da, egoerak kezkagarria izaten jarraitzen du, baina Osakidetzako ospitale sareak kritikoen 368 ohe zabalik ditu oraindik.

Horietatik, %39,6 Covid-19aren ondorioz ospitaleratutako pazienteek okupatzen dituzte; guztira, 146 ohe. Apirilaren 26an, okupatutako oheak 192 ziren, kopuru osoaren %53.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago