Elia Elhuyarren itzultzaile automatikoa eskainiko zaie .eus domeinua duten webguneei, edukia euskaraz jartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2021ko mai. 17a, 00:00

Interneten Nazioarteko Eguna dela eta, lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur Elhuyarrek eta PuntuEUS Fundazioak, ingurune digitalean euskararen erabilera areagotzeko. Hitzarmen horri esker, adimen artifizialean euskararentzat emandako aurrerapausoak baliatu nahi dira euskarak Interneten duen presentzia indartzeko.

PuntuEUS Behatokiaren datuen arabera, Euskal Herrian 162.000 webgune inguru zeuden aktibo 2017an. Haietatik % 16k baino ez zuten euskarazko edukia. Orain, teknologia baliatuta, euskarazko edukia errazago eskaini ahal izatea da helburua.

Lankidetza horren lehen ekintza Elia Elhuyarren itzultzaile automatikoa WordPressen txertatzea izango da. WordPresserako plugin bat garatuko da, eta .eus domeinudun webguneen eskura jarriko da, edukia automatiko itzul dezaten.

Informazio gehiago duzue albiste honetan:

Webguneak euskaratzeko tresnak garatzeko lankidetza abiatu dute Elhuyarrek eta PuntuEUSek

Argazkia: Hitzarmena Elhuyarren egoitzan sinatu da, Usurbilen. Elhuyarren izenean, Jon Abril Olaetxeak izenpetu du; eta PuntuEUS Fundazioaren izenean, berriz, Josu Waliño Pizarrok.

Osorik irakurri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide