Latxa artilea, moda diseinutik gero eta gertuago

Erredakzioa 2021ko mai. 17a, 11:12

Proiektu honen bidez hondakin gisa katalogatua dagoen ardi latxaren balioa berreskuratu nahi da. AIARALDEA

Ardi latxaren artilea, beste zuntz natural birziklatu batzuekin batera, ehun baten parte izatea lortu dute diseinurako egokia den irazkia emanez.

Latxa Esnea kooperatibak, Neikerrek, Urkome elkarteak eta Maria Cle diseinatzaileak osatutako taldeak Latxaren artilearen ehun-balorizaziorako alternatibak, hainbat merkatutan merkaturatzeko izeneko lankidetza proiektuari ekin zion pasa den urtean, eta uda amaierarako bere lanaren ondoren sortutako lehen prototipoak erakutsi ahal izatea espero du.

Hain justu ere, irazkizko ehun bat aurkitu du, latxaren artiletik abiatuta hainbat proportziotan eta material birziklatu eta beste zuntz natural batzuekin konbinatuta. Horrek egitura eta ukimen egokia ematen dio ehunari moda diseinutan industria mailan erabili ahal izateko.

Lan honen bidez, gaur egun hondakin gisa katalogatua dagoen ardi latxaren balioa berreskuratu nahi dute, ehungintzan beste aukera bat eman nahi zaio eta ehun jasangarriak sustatu nahi dira, denboraz kanpoko diseinu iraunkorrekin.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide