Pandemiaren ondorioz jarduera publikoen zein edukieren gainean ezarritako mugak ezaugarritu zuen joan den urteko Vital Araban zehar zikloa. Udazkenera arte luzatu zen, eta udalen eskaeren arabera antolatu.
Aurten, ordea, osasun egoera hobetu da, eta Vital Fundazioaren programa ohiko formatuarekin itzuliko da uda honetan, kultura lurraldeko kuadrilletara hurbiltzeko asmoz. Oraingo honetan, maiatzetik irailera bitartean izango da, eta 93 kultura jarduera eramango ditu Arabako 60 herritara: 50 kontzertu, 39 antzezlan eta lau abesbatza errezitaldi.
Larunbatean, estreinaldia
Programaren XVII. edizioaren lehen hitzordua larunbat honetan, maiatzaren 15ean, izango da, eta hiru geltoki izango ditu: Bastida, Pipaon eta Ribabellosa:
- Bastidan, La Movida taldearen emanaldia izango dute Bakearen plazan, 13:00etan.
- Pipaonen, dantzarako musika izango dute Elizako plazan, 19:00etan.
- Ribabellosan, Sarrabete taldea arituko da herriko plazan, 20:00etan.