Frantz Massenat Baskoniako jokalaria izango da denboraldia bukatu arte

Erredakzioa 2021ko mai. 11a, 13:21
Massenat EWE Baskets Oldenburgen aritu zen, Alemaniako ligan / eurocupbasketball.com

29 urteko jokalariak taldearen perimetroa indartuko du ligako playoff-etara begira.

Ezustekoan, Baskoniak Frantz Massenat jokalariaren fitxaketa iragarri berri du. Aditzera eman dutenez, denboraldi amaierara arte akordioa lotu dute jokalariarekin. 1.93 metroko garaiera eta 29 urte dituen estatubatuarra (New Jersey), Italiako Legatik iritsiko da Gasteizera.

Base edo eskolta postuetan jokatzen duen jokalariak denboraldi honetan 11.2 puntu, 2.9 asistentzia eta 2.4 errebote lortu ditu bataz-beste Victoria Libertas Pesaroren elastikoa jantzita. Aldez aurretik bi denboraldi egin ditu aurretik Alemaniako ligan, eta aurreko denboraldian Morabanc Andorran jokatu zuen, Endesa eta Eurocup ligan. Jokalaria datozen orduetan iritsiko da Gasteizera dagokion azterketa medikoa egiteko.

Vildozaren agurrak eta azken asteetan izandako Covid positibo kasuek, taldea nahiko ahulduta utzi dute. Eta egoerari erantzuna emateko asmoz, Quino Colomen fitxaketarekin batera, iazko titulua defendatu ahal izateko taldea sendotzeko saiakera egin du zuzendaritzak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide