91,9 milioi euroko iruzur fiskala azaleratu dute

Erredakzioa 2021ko mai. 10a, 13:23
2019an baino iruzur fiskal gutxiago azaleratu dute 2020an. ALEA

2019an baino 7,8 milioi gutxiago berreskuratu ditu Ogasunak. Aldundiak pandemiaren etenaldiari eta iruzurraren aurkako "eraginkortasunari" egotzi die jaitsiera hori. 

Arabako Ogasun ikuskaritzak 91,9 milioi euroko iruzur fiskala aurkitu du 2020an, 3.595 esku hartzeren ondorioz. Iruzur hori 1.410 pertsona fisikori eta 2.185 pertsona juridikori dagokie, Diputazioak zabaldutako datuen arabera. 

2019an baino 7,8 milioi euro izan dira iaz berreskuratutakoak. Pandemia zela eta, iaz maiatzaren 14tik ekainaren 1era prozedura administratiboak bertan behera utzi behar izan zituztela argudiatu du Ogasun diputatu Itziar Gonzalok. "Bestetik, argi daukat urtetik urtera iruzurraren aurkako borroka gero eta eraginkorragoa dela", erantsi du. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide