Babestutako edukia

Gasteiztarrak, ALEn (Aretxabaleta Lanbide Eskola)

Erredakzioa 2021ko mai. 10a, 10:29
Gasteiztar ugari doa egunero Aretxabaletako Lanbide Eskolara./ ALE

Egunero egunero, Gasteiztik Aretxabaletara 11 ikaslek joan-etorria egiten dute euskarazko lanbide heziketako ikasketak egiteko.

Oihane, Imanol, Ruben, Naroa, Maren, Anne, Ziortza eta Maialen 17 eta 24 urte bitarteko gazteak dira. Bakoitzak bere gustuko zikloa aukeratu zuen (erizaintza zaintza osagarriak, menpekotasun egoeran dauden pertsonen arretako zikloa, automozioa….), eta hiriburutik herri txiki batera abiatu ziren. Ikastetxe txikia da Aretxabaletakoa, euskarazko eskaintza zabalarekin. Gaur egun, zazpi ziklo ditu eta erabiltzen duen metologia erronketan oinarritzen da.

Bigarren mailan lantoki ezberdinetara joaten dira praktikaldia egitera. Erasmusetik ere joan izan dira Italia eta Eslovakiara. Esan bezala, txikia denez, ziklo ezberdinetako ikasleek elkarrekin harremanak berehala egiten dituzte, gazte lagunak kuadrilla politak sortzen dituzte, erizaintzakoek automoziokoekin… polita da ikustea nola elkar harremantzen diren. Hasieran autobusez etortzen hasi ziren, baina ikasturtea aurrera joan ahala batzuek kotxea partekatu dute, beste batzuetan ikastetxean elkarrekin bazkaldu dute... Urtero urtero, gero eta gasteiztar ikasle gehiago ditu Alek.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide