Alaves2 |
Levante2 |
Gutxienez, gutxienez Alavesek azken unean binako berdinketa lortu du Levanteren aurka. Talde ez dabil fin. Eibarren aurka oso itxura kaxkarra eman zuen, eta oraingo honetan partida bide beretik joan da. Eskerrak Joseluk 86. minutuan gola egin duela puntu bat eskuratzeko. Gaitzerdi!
Jokalariak erabat sartuta atera dira berdegunera eta lehen minututik presio ikaragarria egin dute.
Alavesek hasiera ezin hobea eman dio neurketari. Jokalariak erabat sartuta atera dira berdegunera eta lehen minututik presio ikaragarria egin dute baloia ahalik eta azkarren berreskuratzeko. Minutuak joan ahala kanpoko taldeak jokoaren gidaritza hartu du eta aukera paregabea izan du 21. minutuan markagailua mugitzeko. Halere, Dani Gomezek egindako jaurtiketak Pachecoren eskuekin egin du topo.
Levantaren jokoa ikusirik, Alavesek lerroak aurreratu ditu eta baloi geldiko jokaldietan arriskua sortu du. Bi korner atera dituzte bata bestearen atzetik, eta 30. minutuan aurrea hartu du markagailuan Pere Ponsen bitartez. Rober Pierrek kale egin du Riojaren erdiraketa bat urruntzerakoan, eta erdilari kataluniarrak zartako batez bidali du baloia sareetara. Zailena egina zegoen, ezbairik gabe. Partida bideratuta eta hiru puntuak etxean gelditzeko aurrerapauso handia emanda zegoen.
Lehen zatiko azken txanpan talde erabat itzali da.
Halere, lehen zatiko azken txanpan talde erabat itzali da. Ohartzerako Levantek partida irauli egin du. Gezurra badirudi ere, hiru lehia zeramatzan golik sartu gabe, bada, bost minutuko tartean Moralesek bi gol egin ditu. Talde arabarra hondoa jota joan da aldageletara. Oraindik orain tartea egon bazegoen partidari buelta emateko.
Callejak taldea berpizteko eta indarra emateko Lucas Perez zelairatu du. Egindako ahaleginak ez du etekin handirik eman. Izan ere, Levante bere zelaian sartzen ahalegindu dira arabarrak, baina nekez sortu dituzte aukera garbiak. Erasoan ideia gutxi eta horri gehitu egin behar zaio urduritasuna, presa eta antsietatea. Baina, taldeak ez du amore eman, ekinaren ekinez aritu da eta fruitua 86. minutuan jaso du. Joseluk buruz binako berdinketa jarri du markagailuan. Cardenas atezainak baloia atetik atera du, baina marra gainditu zegoenean. Epaileak VAR kontsultatu ondoren balekoa eman du gola.
Hamar minutuko luzapena izan da eta arabarrak behin eta berriz garaipenaren golaren bila aritu dira.
Hamar minutuko luzapena izan da eta arabarrak behin eta berriz garaipenaren golaren bila aritu dira. Baina ezin izan dute gehiago lortu. Halere, galbidean egotetik berdinketa lortzera pasa dira. Lehiaren nondik norakoak ikusita konforme gelditzeko emaitza lortu du Alavesek. Orain aurrera begiratu behar da eta hurrengo partida Elx-en aurkakoa izango da datorren asteartean, maiatzaren 11an, arratsaldeko 20:00etan. Hil ala bizikoa, gainera aurkari zuzena baita.
Hamaikakoak
-
Alavés: Pacheco; Ximo Navarro (84’. Martin), Laguardia, Lejeune, Duarte (73’. Edgar Méndez); Pina (84’. Deyverson), Battaglia, Pere Pons (46’. Lucas Pérez), Jota Peleteiro (66’. Pellistri); Joselu, Luis Rioja
-
Txartel horiak: 43’ Luis Rioja, 78’. Battaglia
-
-
Levante: Cárdenas, Miramón, Postigo (54’. Vezo), Rober Pier, Clerc; De Frutos, Malsa, Melero (82’. Duarte), Morales (54’. Bardhi); Cantero (73’. Son), Dani Gómez (82’. Doukouré)
-
Txartel horiak: 50’. Cantero
-
Golak
-
1-0: 30’. Pere Pons
-
1-1: 36’. Morales
-
1-2: 42’. Morales
-
2-2: 86’. Joselu
Ipurua futbol zelaiko harmailak:
Ohi bezala, ikuslerik ez. Eguraldi izugarria ia-ia 27-28 gradu inguru. Beroaren eraginez lehen eta bigarren zatian tartea egin dute ura edateko. Epaileak VAR behin bakarrik kontsultatu du Alavesi gola emateko. Egia esanda, baloia erabat gainditu du marra atezainak atera duenerako. Lehia hamar minutuko luzapena izan du. Halere, talde arabarrak ez du baliatu garaipena lortzeko.
Alde Zaharreko terrazetatik partidari begira
- Hau da hau eguraldia! Bero ikaragarria. Terraza guztiak beteta. Jai egun potoloa ematen du. Espero dezagun inork ez izorratzea egun polit honako hau.
- Bai ala bai irabazi behar da. Nola edo hala. Azken minutuan bada ere, irabazi behar da. Gaur irabaziz gero aurrerapauso galanta emango genuke.
- Beno, bada, hamaikakoan beti bezala. Lucas Perez ordezkoen aulkian. Egia esanda, baten batek ba al daki zer gertatzen den jokalari honekin.
- Beno, bada, partidari hasiera eman diogu. Ea bide beretik joaten den neurketa. Halere, kontuz. Haiek lasai asko ari dira. Erne, erne! Ufff, gol aukera garbia izan dute.
- Bagoaz Alaves, benga, bada, Alaves. Garaipena lortu behar dugu.
- Pere Pons, Pere Pons, gol bikaina. Jarraitu behar du. Oso ondo!
- Kontuz, kontuz, Moralesen gola. Gola, gola Levanteren gola.
- Baina zer da hau, kontuz, kontuz, kontraeraso horrekin. Gola, gola. Moralesen bigarren gola.
- Baina, nola liteke. Nola liteke! Asko dago jokoan eta era horretako kontraerasoa egiten dizute. Ai ene!
- Levantek irauli du partida. Orain, urduritasuna, presa, antsietatea…. Ikusiko dugu bigarren zatia.
- Erasora, erasora. Callejak Lucas Perez zelairatu du. Ea berdinketa lortzen duten ahalik eta azkarren.
- Ufff, itxura txarra hartzen ari da. Itxura oso kaxkarra. Ideiarik ez erasoan.
- Miraria behar da, berdinketa lortzeko.
- Goooooooooooooooooooooooooooooooooola, Gooooooooooooooola! Eskerrak, gaitzerdi, binakako berdinketa.
- Eskerrak, eskerrak…