Koronabirusa

Itxiera perimetrala eta etxeratze agindua mantentzearen kontra jo dute epaileek

Erredakzioa 2021ko mai. 7a, 13:34

Itxiera perimetralaren aukera baztertu dute epaileek. TRAFIKOA.EUS

EAEko Auzitegi Nagusiak lau pertsona baino gehiago biltzeko debekua ere baztertu du.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa irekita geratuko dira igandean, alarma egoeraren amaierarekin batera. Gainera, Urkullu lehendakariak etxeratze aginduarekin jarraitzeko zuen asmoa ere baztertu dute epaileek, baita lau pertsona baino gehiagoko bilkuren debekua ere.

EAEko Auzitegi Nagusiak arratsaldeko lehen orduan hartu du erabakia. Hurrengo orduetan lehendakariak LABI instituzionala bilduko du, eta maiatzaren 9tik aurrera indarrean egongo diren behin betiko neurriak adostuko dituzte. Urkulluk iragarri zuenez, Eusko Jaurlaritzak ez du Espainiako Auzitegi Gorenean helegiterik jarriko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago