Hilaren 12an irekiko da Bertso Udalekuetako izen-ematea

Erredakzioa 2021ko mai. 7a, 11:04

Bertsozale Elkarteak 9 eta 18 urte bitarteko neska-mutilentzako udalekuak antolatu ditu uztailean.

Aurtengo udak izango ditu Bertso Udalekuak. Egoera bilakaera luze aztertu ondoren, aurrera egitea erabaki du Bertsozale Elkarteak, eta maiatzaren 12an irekiko du Bertso Udalekuetan izena emateko epea, 10:00etan.

Maiatzaren 21era arte lehentasuna izango dute bertso-eskolako kiden diren edota gurasoetako bat elkarteko bazkide duten haurrek eta gazteek. Ondoren, baldintza horiek betetzen ez dituzten gainerako interesatuek bigarren epe bat izango dute izena emateko: maiatzaren 25etik 31ra. Izen-ematea amaituta, ekainaren 9rako emango da txanden osaketaren berri. 

Zortzi txanda

Egoera kontuan hartuta, aurreko urteekin alderatuta, talde txikiagoak antolatuko dituzte eta egonaldi motzagoak: denera, zortzi txanda izango dira aurten eskainiko direnak. Sopelan, Orion, Uitzin eta Amaiurren izango dira horiek guztiak, uztailean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide