Ostirala 7, 18:3oean. Hegoaldeko gizarte etxeko familia liburutegia, Gasteiz.
Hitzaldia eta errokodromoan eskalada, Irati Andaren eskutik. Lau eta zortzi urte arteko umeentzako jarduera da.

Hitza eta mugimendua Irati Andaren bizitzan txikitatik presente egon diren bi zutabe potolo dira. Hamar urterekin kirol eskalada praktikatzen hasi zen eta munduko kopan parte hartu izan du.
Ostirala 7, 18:00etan. Goiuri jauregia, Gasteiz.
Idatziz sortu, errezitaldi poetiko gaztea.

Gasteizko euskal idazle gazte talde batek elkarrekin sortutako literatura-ekoizpenak ikusarazteko ekitaldia. Miren eta Itziar Uriarte Crespo buru dituen proiektu gazte hau (Gazte Hitzak kontakizun laburren lehiaketan sarituak) izan da Gasteizko Udal Gazteria Zerbitzuak antolatutako Haziak-idea gazteak lehiaketaren proiektu irabazleetako bat.
Larunbata 8, 10:30-13:30. Kultura Etxea, Dulantzi.
Indarkeria matxista sareetan lantegia.

Laia Eskolak eta Lautadako Kuadrillako berdintasun zerbitzuak antolatutako jarduera. Batik bat gazteeei zuzenduta. Izen emateak: 688629894 telefonoan eta berdintasunalautada@gmail.com / berdintasun@arabakolautada.eus posta elektronikoetan.
Larunbata 8, 18:ooetan, Berantevillako eskolak.
Azken antzoki dantza mikroantzerkia, Tranpola taldearen eskutik.

Josune Velez de Mendizabal eta Gontzal Uribe aktoreek bi pase egingo dituzte euskaraz. Sinopsia: Margarita eta Serafin Principal Antzokian harrapatuta geratu diren bertako bi langile dira, istripu batek tupustean atzeman eta ordutik ehun urteko eraikinean bizi dira. Antzokiko oholtzatik kuple, opera, zarzuela, ballet, errebista baita breaking dance delakoaren izen handiak pasa dira, eta horiek izar guztiak baita Margaritak eta Serafinek ikusi ere!
Igandea 9, 18:30ean. Kultura Etxea. Izarra.
Demode Quartet taldearen kontzertua.

Demode Quartet lau pertsonaia bitxik osatzen dute: Joli Pascualena, Mikel de la Fuente, Iker Huitzi eta David Rosco antzezleek eta Patxi Barco gidoilari eta zuzendariak. Lau ahots on horiek eta umore-sena nahastuz gero, lan dibertigarria eta dotorea lortzen da.
Igandea 9, 19:00ean. Kultura Etxea. Aramaio.
Lorabarri Astearen barruan Erroa eta geroa dokumentala proiektatuko da.

Zer diote emakume baserritarrek? Non daude? Ezagutzen ditugu euren bizipenak, kezkak, iritziak...? 'Erroa eta geroa' dokumentalak Euskal Herriko leku oso desberdinetako emakume baserritarren ahotsak jaso ditu. Gazteenak 30 urte bueltan dabiltza, nagusienak 90etik gora. Dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia Ane Gorosabelekin