Batu zaitez Gasteizko Euskararen Mapara eta urtebetez doan lagunduko dizugu

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2021ko mai. 5a, 10:18

Geroz eta gehiago zarete Gasteizen euskara erabiltzeko eta sustatzeko lanean ari zareten enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak. Badira euskararen aldeko konpromisoa hartzen duzuen entitateak eta Gasteizko Euskararen Mapara gehitzen ari zaretenak. Egunerokoan geroz eta euskara gehiago entzuten da Gasteizen eta horrek kontsumo-ohituretan zein lan-harremanetan ere badu eragina; establezimendu, enpresa, kontsumitzaile eta langile gasteiztarrei bide berriak irekitzen lagundu nahi dizuegu, euskara baliatu beharreko aldagai gisa harturik.

Gasteizko Udalak Bai Euskarari Elkartearekin lankidetza hitzarmena sinatzea onartu du Bai Euskarari ekimena Gasteizen garatzeko. Hitzarmen horri esker, lehenengo urtean doan lagunduko dizugu zure enpresa edo saltokian euskararen aldeko pausoak ematen eta, 10 eta 49 langile arteko enpresa izanez gero, bi urteko doako zerbitzua eskainiko dugu. 

Ezagutu zuen entitatearen hizkuntza-egoera

Zure komertzio edo entitatearen hizkuntza-egoera ezagutzeko tresna baliagarria sortu dugu Bai Euskarari Elkartean: Auto-diagnostikoa. Hizkuntza-egoera zein den jakingo duzu tresna horren bidez eta hobetzeko pausoak ematen laguntzeko Bai Euskarari Elkarteko teknikari bat jarriko da zuekin harremanetan.

Zergatik lortu Bai Euskarari Ziurtagiria?

Hamaika arrazoi daude Bai Euskarari Ziurtagiria lortzeko: motibazioa, lehiakortasuna, berrikuntza, hurbiltasuna, errekonozimendua… Baina guk esatea baino, nahiago izan dugu Bai Euskarari Komunitateko entitateek dituzten arrazoiak entzutea.

Entzun hemen Bai Euskarari Ziurtagiria lortzeko arrazoiak:

Jarri gurekin harremanetan

Zuek ere aukera duzue Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu eta Euskararen Mapara gehitzeko. Interesa baduzue, bi bide dituzue:

  • Elkartearekin harremanetan info@baieuskarari.eus helbidera idatzita.

  • Zuen entitatearen hizkuntza egoera ezagutzeko bete auto-diagnostikoa eta elkartea jarriko da zuekin harremanetan.

Denon artean arlo sozioekonomikoko eremu guztietan sustatuko dugu euskararen erabilera.

Osorik irakurri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide