Arabako Esperientzia Gelek zuzendari berria daukate

Erredakzioa 2021ko mai. 4a, 13:10
Aritz Ruiz-Gonzalez izango da Esperientzia Geletako zuzendari berria. EHU / NURIA GONZALEZ

Aritz Ruiz-Gonzalez irakasleak gidatuko ditu Arabako campuseko Esperientzia Gelak. Kolektibo berrietara iristea jarri du helburutzat. 

Ruiz-Gonzalez EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Esperientzia Gelen zuzendari berria Ingurumen Zientzietan doktorea da, eta Lehen Hezkuntzako graduan aritzen da, irakasle. Esperientzia Geletan ere klaseak ematen ditu, Giza Zientzien titulazioan jasangarritasunari loturiko ikasgaia ematen.

40 zientzia artikulu baino gehiago argitaratu ditu irakasleak, eta ikerketa proiektu ugaritan parte hartu du. 2015 geroztik da EHUko irakaslea. "Gogoz hartzen dut kargua, eta baita ilusioa eta erantzukizunarekin ere", adierazi du EHUk zabaldutako prentsa ohar batean. Haren helburuetako bat da kolektibo gehiagorekin harreman berriak sortzea eta ugaritzea, eskolaz kanpoko ekimenak indartu aldera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide