Zabalik dago Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan izena emateko epea

Erredakzioa 2021ko mai. 3a, 08:33
IDarte eskolan matrikulatzeko epea zabaldu dute. PHOT.OK

IDarte da Euskal Autonomia Erkidegoan arte eta goi mailako diseinu ikasketak egiteko aukera eskaintzen duen zentro publiko bakarra.

IDarte Gasteizko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola publikoak astelehen honetan ireki du izena emateko epea, eskolan plaza eskatzeko zein sarbide probak egin ahal izateko. Datorren ikasturtean eskolak eskainiko dituen ikasketak burutzeko interesa duen pertsona orori zuzenduta daude epe eta probak.

IDarte da Euskal Autonomia Erkidegoan arte eta goi mailako diseinu ikasketak egiteko aukera eskaintzen duen zentro bakarra, eta bere diseinu ikasketek unibertsitate graduen pareko titulazioa dute, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez.

Horrela, ikastegian plaza eskatzeko epea ekainaren 13ra bitarte egongo da zabalik, eta sarbide probetarako izen-ematea, aldiz, maiatzak 21era bitarte.

 Irakaskuntza artistikoak izaki, nahitaezkoa da sarbide probak egin eta gainditzea IDarten ikasketak burutu ahal izateko.

Sarrera probetatik salbuetsia izateko behar den titulazioa ez duen pertsona orok izena eman beharko du horretarako, eta plaza eskaera ere egin beharko du. Sarbide probetarako izen-ematea eta plaza eskaera egitea bi prozesu ezberdin dira, eta biak bete behar dira. Sarrera proba egitetik salbuetsia izateko titulazioa duenak, ordea, plaza eskaera bakarrik egin beharko du. Sarbide probak maiatzaren 29an egingo dira, eskolan bertan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide