Arriagako aparkalekuan paratuko dute lehendabiziko elektrolindegia

Erredakzioa 2021ko api. 30a, 16:02
273 metro koadroko eremuan, karga azkarreko edo erdiazkarreko zutoinak izango dira. / GoogleMaps

Hamar ibilgailu elektrikori emango die zerbitzua gune honek.

Gasteizko lehen elektrolindegia Latinoamerika plaza ondoko aparkalekuan egongo da, Arriagako aparkalekuan, eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko hamar puntu izango ditu. Udalak deialdia ireki du zerbitzugune hori ezarri eta ustiatu nahi duten enpresek haien proposamenak egin ditzaten.

Estatuko hiri baten hirigunean kokatutako den lehen eletrondegia izango da. "Gaur beste urrats bat egin dugu 'Gasteiz Green Deal' estrategian. Plan hau Garapen Jasangarrirako Helburuen eta 2030 Agendaren barruan dago, eta gure hiriaren, hurrengo belaunaldien etorkizunaren eta planetaren aldeko itun gisa sortu zen", azaldu du Gorka Urtaran alkateak.

Elektrolindegiak, gainera, hiri-mugikortasuna "deskarbonizatzen" lagunduko du, Udaletik azaldu dutenez. Enpresa esleipendunak bost kargagune instalatu beharko ditu, hamar ibilgailuri zerbitzu emateko. Zutoinetako hiru karga erdiazkarrekoak izango dira 50 kw-ko korrontearekin, karga azkarreko zutoin batek 100 kw-ko korrontea izango du, eta karga azkarreko azkenak 150 kw-ko potentzia.

Elektrolindegia ustiatzen duen enpresak 7.189,38 euroko kanona ordaindu beharko dio urtero Udalari (lehiaketara aurkezten diren enpresek bere eskaintzetan kopuru hori hobetu badezakete ere). Udalak baldintza-agirian ere zehaztu du tarifek ezingo dutela prezio hauek gainditu: 0,25-0,40 eu/KW karga azkarrerako eta 0’10-0’30 eu/KW.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide