Idoia Asurmendiren doinuek irekiko dute asteburua

Erredakzioa 2021ko api. 30a, 15:25
Denetariko ekitaldiak asteburu honetan Araban. ALEA

Hitzordu eskaintza zabala aurkituko duzu asteburu honetan Araban. Guzti horien artean aipagarrienak jarraian jaso ditugu, eta zerrenda osoa Euskararen Agendan.

Ostirala 30. 18:ooetan Jimmy Jazz aretoan. Gasteiz

Idoia Asurmendi aramaioar musikariak Aulki jokoa kanta aurkeztu zuen otsailean, Ilun eta abar proiektuaren lehen diskoaren aurrerapena.

Txikitatik izan du soinu banda Idoia Asurmendiren bizitzak (Aramaio, Araba, 2000). Etxean hasi zen musikarekin jolasean, eta, ustekabean, Musikenen bukatu zuen. Kutxa Kultur beka irabazi ondoren, bere lehen proiektua da Ilun eta abar.

Larunbata 1, 13:ooetan. La Taska de las Abuelas. Abetxuku.

Bertso-jaialdia honako bertsolariekin antolatu dute: Manex Agirre, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Felipe Zelaieta. Gai-jartzailea: Josu Pedruzo.

Antolatzaileak: Abetxuko auzo elkartea eta Abetxukuko euskara elkartea.

Larunbata 1, 12:00etan Florida zineman. Gasteiz. // 17:20ean. Gorbeia zinemak. Zigoitia.

Sablehortz kapitaina eta diamante magikoa  filma da aurten Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatzen den laugarren pelikula.

Bi pirata gazte anaia galdu baten bila, eguzki erredura larriak dituen banpiro bat, erregina bat forma-aldaketak eta tximino amorratuen armada bat… Sablehortz kapitainak fronte asko ditu irekita galdutako diamante magiko baten bila ari den bitartean.

Igandea 2, 17:30ean. Herriko plaza. Laudio

Laudioko Udalak antolatu duen Kultudaberria programaren barruan Munduan mozorroturik saioa eskainiko du Nai Malabaristak.

Txina, India edo Afrika bezalako lekuetatik sorpresa ugari dakar Nai Malabaristak. Abenturaz beteriko bidai batean murgilduko gara eta norberak bere bidea jarraitzearen garrantzia ikasiko dugu.  

Igandea 2, 19:00etan. Auditorioa. Dulantzi.

Herri Txiki Infernu Handi telebista saioa Dulantzira egindako bidaia proiektatuko da.

Pagadik Gari alkatearekin topo egingo du eta herriaren berri emango dio. Bi herrik osatzen dute udalerria, Dulantzik eta Egiletak. Kolono deitzen diete kanpotik etorritakoei eta herritarrek ero fama dutela ere azalduko dio.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide