Gorde data! Ekainaren 17an banatuko ditugu Bai Euskarari Sariak

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2021eko apirilaren 28a

2020an ez genuen Bai Euskarari Sarien banaketa-ekitaldirik egin, baina 2021ean, bai, Bai Euskarari Sariak banatuko ditugu. Donostiako Eureka! Zientzia Museoan izango da ekitaldia, ekainaren 17an, eguerdiko 12:30ean. 

Iaz, pandemiak eragindako egoera zela eta, ezin izan genuen Ziurtagiriaren proiektuaren 20. urteurrena ospatu, ezta Bai Euskarari Sarien ekitaldirik egin ere.

Aurten, osasun neurri guztiak hartuta eta aforo mugatuarekin, ekitaldia egitea erabaki dugu. Alor sozioekonomikoan euskalduntzean eragitea da Bai Euskarari Elkartearen helburua eta sari hauen bidez arlo horretan euskara sustatzeko eragin duten hiru entitate saritu eta eredu bihurtu nahi ditugu. Bai Euskarari komunitatearen sarea indartu nahi dugu eta sare horrek merezi duen bezalako aitorpena egin nahi diogu. Horretararako, komunitateko kideok bertan izan nahi zaituztegu.

Eman izena

Zabaldu dugu dagoeneko izena emateko epea. Gogoratu aforoa mugatua dela eta zuentzako leku bat gordetzea nahi baduzue lehenbailehen izena ematea gomendatzen dizuegu.

Saridunak nor diren oraindik ez dizuegu esango, bai ordea eguna eta ordua: 2021eko ekainaren 17an, 12:30ean, Eureka! Zientzia Museoan.  
 

 

Saridunak, urtez urte

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago