Montse Casas kimikaria saritu dute, baterien alorrean egindako lanagatik

Erredakzioa 2021ko api. 22a, 11:34
Energia elektrokimikoaren biltegiratze arloko koordinatzaile zientifikoa da Casas. / CIC Energigune

CIC Energigune zentroan lanean ari den ikertzaileari Espainiako Kimikako Errege Elkartearen Ikerlari Gaztea saria eman diote, Taldeko liderra modalitatean.

Montse Casas Cabanas CIC Energigune zentroko ikertzailea saritu du Espainiako Kimikako Errege Elkarteak, 2021eko Ikerlari Gaztea sariko Taldeko liderra modalitatean. Energia elektrokimikoaren biltegiratze arloko koordinatzaile zientifikoa da Casas. Bere ikerketa lana energiaren biltegiratzearen barruko material funtzionalen diseinuan eta horietan gertatzen diren fenomenoen azterketan oinarritu da, erakundeak helarazitako prentsa ohar baten arabera.  

Besteak beste, FAULTS programaren garapenean parte hartu du ikertzaileak. Bertan, baterietan gertatzen diren hainbat akats ikertu eta, horietan oinarrituta, bateriak hobetzeko moduko irakaspenak ateratzen dituzte. Modu berean, material berrien garapenean parte hartu du kimikariak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide