Martinez de Osaba eta Bengoa presoak Zaballara mugituko dituzte

Erredakzioa 2021ko api. 16a, 15:12
Zaballako espetxea. ALEA

Asier Bengoari, gainera, hirugarren gradua eman diote.

Azken hilabeteetan ostiralero gertatu den bezala, Espainiako Espetxe Erakundeak beste bost euskal preso gerturatu edo Euskal Herriratu dituela iragarri du gaur. Euskal Herriratuko dituztenen artean, gainera, hirugarren gradua emanen diote Arabako preso bati: Asier Bengoari, hain zuzen. Darocan dago gaur egun Bengoa, eta Zaballako espetxera ekarriko dute orain, kalera ateratzeko aukerarekin. Bengoa 2019tik dago Espainian preso.

Igor Martinez de Osaba preso arabarra ere mugituko dute Zaballara, Zuerako espetxetik. Espainiako Espetxe Erakundeek jakitera eman dutenez, Martinez de Osaba 2000tik dago preso, eta 30 urteko zigorra du. 2023ko maiatzean beteko ditu hiru laurdenak. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide