Nutrizioak lehenengo haurtzaroan nola eragiten duen azaltzen duen gida argitaratu du Euskal Herriko Unibertsitateak. "Ebidentzia zientifikoan oinarritutako irizpideen arabera, elikadura egokiena aukeratzen laguntzen du, haurraren ezaugarri indibidualak kontutan hartuta", azaldu du erakundeak prentsa ohar baten bitartez.
UPV/EHUk argitaratua, tresna baliagarria izan nahi du bizitzako lehenengo urteetan elikadurak duen garrantzia ulertzeko. Farmazia eta Elikagaien Zientziak Saileko Nutrizioa eta Obesitatea taldeko ikertzaileen lanaren emaitza da liburua.