Javier Calleja, Alaveseko entrenatzaile berria: "Datorren urtean Lehen Mailan egongo gara berriro"

Erredakzioa 2021ko api. 6a, 17:55
Javier Calleja madrildarra izango da Alaveseko entrenatzaile berria. / ALAVES

Pitu Abelardo kargutik kendu ostean, Javier Calleja izango da Alaveseko entrenatzaile berria. "Lan egiteko gogotsu gatoz, eta datorren urtean ere Lehen Mailan izango garela uste dugu", adierazi du Callejak. 

Urtarrilean, Pablo Machin entrenatzailea ordezkatzera iritsi zen Abelardo, baina oso bolada txarra kateatu du azken partidetan, eta une honetan sailkapenaren azken postuan dago Alaves. Bederatzi partida falta dira, eta horietako bakoitza final bat izango da taldearentzat.

Egoera latz horren aurrean, astearte honetan, Mendizorrotzeko prentsa aretoan, Alavesek Javier Calleja (Madril, 1978) entrenatzaile berria aurkeztu du, Alfonso Fernandez de Troconiz presidentearekin eta Sergio Fernandez kirol zuzendariarekin batera. Denboraldia amaitu arte izango da karguan, Lehen Mailari eusteko helburuarekin.

"Oso pozik nago Alaveseko entrenatzailea izateagatik. Hasieratik ez da zalantzarik izan; erronka handia eta zaila da, baina horrek ilusioa ematen digu eta aterako dugula ziur gaude", azpimarratu du Callejak. Fernandez de Troconizek ongietorria eta eskerrak eman dizkio "erronka zail hau" onartu izanagatik; Sergio Fernandezek "hartutako erabakiarekin asmatu" dutela uste du, "ezarritako helburuak betetzeko".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide