Frankistek eraildako arabarrak omendu dituzte Gasteizen

Erredakzioa 2021ko mar. 31a, 15:46
Isiltasunean Oihuka eskulturaren ondoan izan da omenaldia. GASTEIZKO UDALA

2018. urtetik Frankismoaren Biktimen Oroitzapen eta Aitorpeneko Eguna ospatzen da hirian martxoaren 31n.

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusia eta Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusien lehendakaria izan dira buru erakundeek gaur goizean egindako omenaldian. Udalak 2018an ezarri zuen Frankismoaren Biktimen Oroitzapen eta Aitorpeneko Eguna.

Ekitaldian Maider Etxebarria, Ana Oregi eta Iñaki Gurtubai alkateordeek, Ana Agirre Justizia sailburuordeak eta udaleko alderdi politiko guztietako bozeramaile eta ordezkariek ere hartu dute parte. Bertan, 1931 eta 1936 urteen artean hiriko alkate izandako Teodoro Gonzalez de Zarate gogoratu dute; izan ere, 1937ko martxoaren 31n fusilatu zuten tropa frankistek Azazetako mendatean, altxamenduaren aurkako alderdietako beste 15 pertsonarekin batera. Horien artean, Juan Francisco Diaz de Arkaia Gasteizko zinegotzi sozialista.

Aitorpen-ekitaldia Posta kalearen eta Agirre Lehendakariaren kalearen arteko bidegurutzean egin da, Isiltasunean Oihuka eskulturaren ondoan,  errepresio frankistaren eta diktaduraren biktima guztiak ohoratzen dituena.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide