Gazteentzako literatur saioak abiatuko dituzte Floridan

Erredakzioa 2021ko mar. 29a, 12:57
Patxi Zubizarretak gidatuko ditu lehenengo saioak. / Alea

Patxi Zubizarreta idazlearen eskutik, irakurketa eta idazketa landuko dituzte apirilaren 24tik aurrera.

Irakurketa eta sormena uztartzeko asmoarekin, gazteei zuzendutako hainbat saio antolatu dituzte Ignacio Aldekoa kultur etxean. Patxi Zubizarreta idazlea gidari, Arabako gazteek literaturan barneratzeko aukera izango dute apirilaren 24tik aurrera; hain zuzen, DBHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara bitartean ikasten ari direnentzako proposamena izango da.

Ikasturte amaiera bitartean, lau saio egingo dituzte, bi astez behin, 10:00etatik 12:00etara, eta hurrengo ikasturtean jarraituko dute. Irakurgaiak landu eta, ostean, idazketarako tartea ere izango dute parte-hartzaileek. Interesa duten gazteek Floridako kultur etxean izena eman beharko dute, apirilaren 17a baino lehen; bibliotekako haur eta gazte sailean, lehen solairuan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide