Euskara sarituko da Udaberriko Erakusleihoen Arabako VIII. Lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2021ko mar. 25a, 12:18

Aenkomerrek, Arabako Merkataritza Federazioak, Udaberriko Erakusleihoen Lehiaketa antolatu du zortzigarren urtez. Lehiaketaren helburua da helburua da merkataritza eta horren sormena sustatzea, merkataritza bera erakargarriago bilakatu dadin. Euskara erakusleihoan txertatzea ere sarituko da; Bai Euskarari Elkarteak emango du sari hori.

(Argazkian, iazko lehiaketan parte hartu zuten Bai Euskarari komunitateko kideak.)

Arabako merkataritza establezimendu guztiek parte hartu dezakete lehiaketan. Izen-ematea apirilaren 16a baino lehen egin behar da, 945 12 35 00 telefonora deituta edo proyectos@aenkomer.com e-posta helbidera idatzita.

Erakusleihoak maiatzaren 18tik maiatzaren ekainaren 4ra izan beharko dira ikusgai.

Sariak

  • Lehen saria: 1.000 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.
  • Bigarren saria: 600 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.
  • Hirugarren saria: 400 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.
  • Erakusleihoan euskara ondoen erabiltzeagatik saria (Bai Euskarari Elkartea): 300 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.

HERRITARREN BOZKETA  (Facebook bidez)

  • Lehen saria: 300 € + plaka + 1.500 €ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.

Hemen dituzue lehiaketako oinarriak.

Osorik irakurri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide