Azken egunetan ordutegien murrizketa 20:00etara aurreratzeko aukera planteatzen zuten informazioak zabaldu diren arren, Aste Santurako neurri murriztaileen planari eustea erabaki dute asteazken honetan Espainiako Gobernuak eta autonomia erkidegoek, Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluan.
Hortaz, ez dute neurri berririk ezarriko, ezta aldaketarik egingo ere, etxeratze aginduaren zein funtsezkoak ez diren jardueren ordutegietan.
Hori bai, Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialaren (BOE) arabera, martxoaren 26tik apirilaren 9ra bitartean, elkarrekin bizi ez diren pertsonen arteko topaketak debekatuta egongo dira eremu pribatuan. Kalean, tabernetan eta jatetxeetan, ordea, lau pertsona arteko topaketak baimenduta egongo dira; ostalaritzaren kasuan, itxiera ordua 20:00etan mantenduko da.