Azken egunetako joerak ez du etenik, eta Arabako intzidentzia tasa metatuak gora egiten jarraitzen du: une honetan 304,66koa da, eta gure lurraldea pandemiaren bosgarren olatuan sartzen ari dela baieztatzen du. Azken 24 orduetan 136 positibo atzeman dira gure lurraldean.
Gasteizen 81 positibo atzeman dira; hiriburuko intzidentzia tasa metatua, gainera, 319,65ekoa da une honetan. Laudio (125,33), Amurrio (135,53) eta Agurain (224,17) eremu horian daude, oraingoz.
Bestalde, egoera kezkagarriagoa da Eltziegon, intzidentzia tasa 1.642,51 kasuetaraino iritsi delako. Besteak beste, Udalak bertan behera utzi ditu udal instalazioetan egiten diren aisialdi ikastaro guztiak eta haur parkeak itxi ditu.
Intzidentzia tasa metatua
Arabako udalerriak
Birusa hazkundean
EAEko egoera orokorrari dagokionez, asteazken honetan 9.973 test diagnostiko egin ziren; horietatik 529 positiboak izan ziren (%5,3). Une honetan, oinarrizko birsorkuntza tasa 1,29koa da Araba, eta 1,16koa EAEn; hortaz, birusa hedatzen ari da, kutsatzen den pertsona bakoitzeko beste bat baino gehiago kutsatzen ari delako.
Ospitaleen egoera
Ospitaleen egoerari dagokionez, Osasun Sailaren azken datuen arabera, azken 24 orduetan:
- 47 pertsona ospitaleratu dituzte Covid-19aren ondorioz.
- 241 lagun daude Osakidetzako solairuetan.
- 83 pertsona ZIUan daude, Covid-19aren ondorioz larriki gaixorik.
- Guztira, 324 pertsona daude ingresatuta Osakidetzako ospitaletan Covid-19aren ondorioz.