Elkarrek haur eta gazteentzako 13. ilustrazio eta ipuin lehiaketa antolatu du

Erredakzioa 2021ko mar. 23a, 12:50
Ilustrazioak eta ipuinak bidaltzeko azken eguna apirilaren 16a da. / ELKAR

Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketak haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Adinaren araberako hiru modalitate daude, eta lanak entregatzeko epea apirilaren 16ra arte dago zabalik.

Dagoeneko martxan dago Elkar fundazioak antolatutako Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren 13. edizioa, eta haurrek zein gazteek parte hartu dezakete. Irrien Lagunak, Elkano Fundazioa eta Laboral kutxa dira lehiaketaren babesleak; horrez gain, beste hainbat eragilek lagundu dute edizio honetan: Ttarttalo, Katxiporreta, Djeco, Devir, Ludilo, Zacatrus!, Mercurio, Jungle Speed eta Haba.

Haur Hezkuntzatik DBHra bitarteko haur eta gazteek apirilaren 16ra arteko epea dute lanak entregatzeko. Nola? Edozein Elkar liburu dendatan utziz; posta bidez Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa; Euskal kulturgintza S.A- Portuetxe 88- 20018 Donostia helbidera bidaliz; edo ilustrazioa eskaneatuta edo ipuinaren dokumentua postdata.elkar.eus atarira igoz.

Parte hartzeko, hiru modalitate izango dira, adinaren arabera:

  • Ipuina ilustratu modalitatean, Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzako 4. mailara arteko umeek parte hartu ahal izango dute. Lur Gallastegik idatzitako Munduari bira pastel batean ipuina ilustratu beharko dute, A3 edo A4 formatuko orri batean. Horretarako, margo mota eta teknika guztiak onartuko dira.
  • Ilustrazioa ipuin bilakatu modalitatean, Lehen Hezkuntzako 5. mailatik DBHko 2. mailara arteko umeek parte har dezakete. Adur Larreak egindako ilustrazio batekin ipuin bat idatzi beharko dute, euskaraz, ordenagailuz eta orrialde bakar batean.
  • Komikia edo bineta sortu modalitatean, DBHko 3. eta 4. mailako gazteek hartu ahal izango dute parte. Kasu honetan, gai zehatz batetik abiatu beharko dira Bizitza itsasontzian—, eta gai hori komiki edo bineta bihurtu. Komikiak eta binetak eskuz zein ordenagailuz sortuak izan daitezke, eta euskaraz izan behar dira. Teknika eta materiala guztiz libreak izango dira, baina lanak A4 tamainako orrialde bakar batean entregatu beharko dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide