Arte eszenikoak haurren osasun emozionalari laguntzeko

Erredakzioa 2021ko mar. 16a, 17:16

'Nomadak' ikuskizunaren hamahiru emanaldi izango dira Araba osoan. / TEATRO PARAISO

Antzerkia eskolara programak arte eszenikoak baliatuko ditu haurren osasun emozionalari laguntzeko. Martxotik maiatzera bitartean, lurraldeko hogei ikastetxe baino gehiagotara iritsiko dira Teatro Paraiso konpainiaren antzezlanak.

Arabako Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailak eta Teatro Paraiso antzerki konpainiak arte eszenikoak hurbilduko dituzte Haur eta Lehen Hezkuntzako haur eta gazteengana, osasun emozionalari laguntzeko helburua izango duen Antzerkia eskolara ekimenaren 36. edizioari esker.

Martxoaren erdialdetik maiatzera arte, Arabako hogei ikastetxe baino gehiagotara iritsiko da programa:

Teatro Paraiso konpainiak pandemiaren hasieran egindako edizioa osatu nahi izan du; izan ere, osasun egoerak ezarritako edukiera mugaren ondorioz proiektuan parte hartzerik izan ez zuten haurrei arte eszenikoak hurbilduko dizkie.

Bi ikuskizunek osatuko dute egitaraua:

  • Nomadak antzezlana, Haur Hezkuntzako haurrei zuzendutako Ikusle txikiak programaren barruan. Saka eta Tamani protagonistekin egoteko aukera izango dira umeek, jolasaren, manipulazioaren eta esperimentazioaren bidez. Hamahiru emanaldi daude programatuta, Arabako zortzi udalerritako ikastetxeetan.
  • Lunaticus Circus ikuskizuna, Lehen Hezkuntzako haurrentzako Ikusle sortzaileak programaren barruan. Hemezortzi funtzio programatu dira Arabako hamasei udalerritako hemeretzi ikastetxetako ikasleentzat.

Oholtza gaineko ikuskizunez gain, irakasle klaustroekin batera ekintza paraleloak antolatu dituzte, ohiko tailerrak eta bilerak egungo egoerara egokituz.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide