Tontorretik tontorrera, 50 urtez

Erredakzioa 2021ko mar. 15a, 09:29

Mende erdi bete dituela ospatzen ari da egunotan Gazteiz Mendi taldea; bazkideen argazkiekin osatutako erakusketa paratu du Vital Fundazioak.

Gazteiz Mendi taldeak 50 urte bete dituela ospatzeko, erakusketa jarri dute Vital Fundazioan; bazkideen argazkiekin osatutako panelak, Arabako mendizale ospetsuen arropez jantzitako manikiak eta Arabako mendiei buruzko liburu eta gidekin prestatu dute. Apirilaren 4ra arte egongo da ikusgai.

Gazteiz Mendi Taldea 1971n sortu zen, Gasteizko Kirol Klubeko Mendi Sailetik zetorren zale talde baten bultzadari esker. Egin zuten ibilbidea Arabako mendizaletasunaren aitzindarietako bat izan zen eta mendi-jarduerak gerora izan duen arrakasta herrikoiaren oinarrietako bat.

Erakusketan, besteak beste, bazkideek atera eta taldearen bost hamarkadako bizitzaren erakusgarri diren argazkiak, Arabako mendiei buruzko liburu eta gidak, Everesten maketa bat, Adolfo Madinabeitiaren alturako hamaka bat, eta Juanito Oiarzabalen eta Juan Vallejoren 60ko hamarkadako arropaz jantzitako manikiak ikus daitezke.

Erakusketa apirilaren 4ra arte egongo da ikusgai Vital Fundazioa erakusketa-zentroan (Posta kalea, 13 eta 15). Ordutegia honako hau da, asteartetik larunbatera 18:00etatik 20:30era eta igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide