Kultur topagune nagusietako bat izango da Iradier Arena

Erredakzioa 2021eko martxoaren 11

Iradier Arena izango da kultur ekitaldietarako topagunea. /Alea

Bi agertoki nagusi izango ditu, maiatzetik irailera bitartean antolatuko dituzten ekitaldietarako

Kultura Bizia irabazi-asmorik gabeko elkartea arte guztiei irekitako espazio komun bat diseinatzen ari da, Radio Vitoriak aurreratu duenez. Pandemia izan arren, kultura-jarduera berreskuratzea ahalbidetuko duen espazio seguru bat nahi dute Gasteizen.

Hasiera batean, Mendizabala izan zitekeela pentsatu zuten, baina arazo teknikoengatik Iradier Arenan egitea erabaki dute azkenik. Formatu desberdinetako ekitaldiak antolatu ahal izango dira bertan, agertoki handi bat eta beste txikiago bat izango baita. Besteak beste, San Prudentzio jaietako ekitaldiak egiteko agertokia izan daiteke.

Proiektua azaltzeko gutunak bidali dizkiete kultur elkarte guztiei. Eta orain beraiek erabakiko dute egitasmoari atxikitzea. Denboraldia maiatzaren 1ean hasi eta irailean amaituko da, eta dagoeneko hainbat kulturgile batu dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago