Aurtengo Martxoaren 8ko lehen mobilizazioak Aiaraldean hasi dira. Izan ere, Tubacexeko emakume langileek Laudioko lantegia erabat geldiaraztea lortu dute, eskualdeko mugimendu feministarekin elkarlanean osatutako pikete feministari esker. Greba mugagabea otsailaren 15ean hasi zenetik lehen aldiz gertatu da hori; izan ere, zuzendaritzaren autobusak buelta eman behar izan du.
Ondoren, goizean zehar, askotariko ekimenak eta mobilizazioak izan dira Araban: goizean, emakume ikasle eta gazteen mobilizazioak eta hitzaldiak izan dira ikastetxeetan eta EHUren Gasteizko campusean; eguerdian, aldarri feministak protagonismoa hartu du pentsiodunen asteleheneroko mobilizazioetan.
Azkenik, arratsaldean, mobilizazio nagusien unea iritsi da, segurtasun neurri guztiak bermatuta: manifestazio jendetsuak egin dira Gasteizen, Amurrion eta Laudion, baina herri txikiagoetan ere elkarretaratze ugari izan dira; besteak beste, Agurainen, Aramaion, Arraia-Maeztun, Asparrenean, Bastidan, Guardian, Kanpezun, Zigoitian, Zuian eta Oionen.
Aiaraldeko irudiak: Aiaraldea.eus eta @AiaraldekoMF
Bideoak
Goizeko pikete feminista Laudioko Tubacexen:
ZUTIK EMAKUMEAK! Gurea da garaipena!
— Aiaraldeko Mugimendu Feminista (@AiaraldekoMF) March 8, 2021
Eskirolen autobusek buelta eman dute!
????????
Ezin izan zenuten eta ezin izango duzue gurekin! #TubacexKaleratzerikEz#PiketeFeminista pic.twitter.com/6SD4mmIGUJ
Arabako Errioxako Asanblada Feministak egindako bideoa:
Bastidako Eskola Publikotik euren hazitxoa jarri nahi izan dute "gizarte benetan berdintsu eta ekitatiboa eraikitzeko, pertsona guztien arteko ulermena bultzatuz". Horregatik, Izaroren Libre abestia zeinu hizkuntzan interpretatu dute:
Paganos herriko (Guardia) emakumeek egindako bideoa: