Gotzone Sagardui Osasun sailburuak Eusko Legebiltzarreko Kontroleko Osoko Bilkuran jakinarazi duenez, Osakidetzak handitu egin du txertaketa-puntuen sarea, eta, guztira, txertaketarako 117 puntu ditu orain.
Horrekin batera, jakinarazi du EAEk jarraitzen duela biztanleriaren immunitatea lortzeko estrategiarekin eta, horretarako, prozesu osoa betetzen ari dela; alegia, bigarren dosia bermatzen ari dela. Orain arte, 158.725 dosi eman dira EAEn.
Oraingoz, jasotako txertoei dagokienez, dosi gutxien eman dituen autonomia erkidegoa izaten jarraitzen du EAEk. Espainiako Osasun Ministerioak ostegun arratsaldean emandako datuen arabera, 248.460 dosi jarri dira gure erkidegoan; hau da, %63,9 inguru jarri direla ondoriozta daiteke. Gainera, txertaketaren planifikazioa eta egutegia ez daude batere argi gaur egun ere.
Arabako txertaketa-puntuak
Osasun Sailak ostiral honetan jakitera eman duenez, honako hauek dira Araban martxan jarriko diren txertaketarako guneak:
- Arabako ESIn, bederatzi:
- Santiago AUO.
- Txagorritxu AUO.
- Arabako Ospitale Psikiatrikoa.
- Lakua-Arriaga osasun zentroa.
- San Martin osasun zentroa.
- Aranbizkarra II osasun zentroa.
- Aguraingo osasun zentroa.
- Murgia osasun zentroa.
- Espejoko osasun zentroa.
- Santiago AUO.
- Arabako Errioxako ESIn, bat:
- Lezako ospitalea.