Memoriaren zirrikituetan, Fernando Mardonesen eskutik

Erredakzioa 2021ko mar. 4a, 18:13
Hainbat serietako 30 lan ikus daitezke erakusketan. / AFA

Fernando Mardones artista bisualaren erakusketa aurkeztu du Amarika aretoak

Maiatzaren 2ra bitartean, memoriaren zirrikituetan barneratzeko aukera emango dio bisitariari Fernando Mardonesen Photodeklina erakusketak. Artista bisuala eta Leioako Arte Ederren Fakultateko irakaslea da Mardones, eta oraingoan hainbat serietako 30 bat lan aurkeztu ditu bilduman. Zenbait teknika grafikoren bidez sortu ditu, baina horien artean papera nabarmentzen da.

Artistak azaldu duenez, erakusketak argazkien zeharkakotasuna erakutsi nahi du estanpen eta euskarri foto-inprimatuen bidez, memoriak ezkutuko balioak erregistratzen dituen tokia. "Badakigu irauten duten oroitzapenak sakonki grabatutakoak direla eta arrasto gisa geratzen direla. Ikusmolde horrek lotura du nire praktika artistikoarekin eta memorian fotograbatutako forma inprimatzeko asmoarekin".

Fernando Mardones Arte Ederretan doktorea da EHUn. Bere praktika artistikoa grafikoan, pinturan eta eremu hedatuan kokatzen da. Bere lanean sorkuntza plastikoa ikerkuntzarekin bateratzen saiatzen da. Ikertutakoaren aplikazio sortzailetik sortutako eragina egiaztatzen da, esperientziaren, aplikatutako prozesu teknikoaren eta artistaren pentsatzeko eta egiteko moduaren ondorio. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide