AEK laguntzeko ekimena abiatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2021ko mar. 4a, 11:46

AEKk Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! izeneko dinamika jarri du abian, aurten ere, KORRIKArik egon ez arren, euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko.

Hiru ardatz izango ditu ekimenak:

2021eko gutuna. Gutun bat helaraziko diete Euskal Herriko administrazio nagusiei, datozen urteetan euskalduntze-mugimenduak nolako baldintzak izan behar dituen jasota.

Bultza Euskaltegiak! ekitaldi xumeak antolatuko dituzte martxoaren 28an, unean uneko osasun-neurrietara zeharo egokituak.

Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! Egizu zure ekarpena kanpaina ere abiatu dute. Korrika atzeratzeak zuloa eragin dio AEKri aurrekontuan eta banku bidezko finantzaketaren bitartez eman diote erantzuna, hasiera batean. Zorpetze horri aurre egiteko eta herritarren sostengua nahi dute. Aurten bultzada txiki bat, eta hurrengo ikasturtean izango den KORRIKAk babes erraldoia jasoko duelakoan daude. Ekarpenak webgune honetan egin daitezke, hainbat eratan:
https://www.aek.eus/ekarpenak/

Bai Euskarari komunitateko kide da AEK, eta 'Zerbitzua eta Lana Euskaraz' ziurtagiria du.

Osorik irakurri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide