Itoiz. Udako Sesioak ikus-entzunezkoa prestatzen ari da Doxa ekoizetxea, eta momentu honetan aurre-produkzioan dabiltza, hain zuzen, taldeari buruzko materialaren bila. Taldearen erregistroren bat izan dezaketen pertsona guztiengana heldu nahi dute, artikulu, argazki, bideo edo soinu grabazioak biltzeko asmoz, 1976an hasi eta 1988an desegin ziren arte.
Araban ere, Euskal Herriko beste mila txokotan bezala hainbatetan jo zuten. "Badakigu Araban ere ibili zirela, Laudio, Urduña edo Amurrio bezalako herrietan adibidez", esan dute produktoratik. Eta gogoratu dute, Itoiz izenarekin ezagunak egin baino lehen, Indar Trabes izenarekin ibili zirela berbenak jotzen "beraz, baliteke sasoi hartako materiala horrela gorde izana".
Produktorarekin harremanetan jarri eta jendeak izan dezakeen materiala jasotzeko, helbidea honako hau da: archivo@doxaproducciones.com