Ekonomia eraldatzaileei buruzko solasaldiak

Erredakzioa 2021ko ots. 22a, 16:31
Zainketen ekonomia feminista jorratuko du Tania Cañasek. / Alea

Besteak beste, ekonomia zirkularra eta zainketen ekonomia aztertuko dituzte.

Askotariko krisiei aurre egiteko, ekonomia eraldatzaileei buruzko solasaldi zikloa antolatu dute Arabako Pentsionistak Lanean eta Gaur Geroa taldeek. Ekonomia zirkularra, zainketen ekonomia eta ondasun komunaren ekonomia izango dituzte solasgai. Otsailaren 23an, martxoaren 2an eta martxoaren 3an izango dira horiek, Gasteizko Aldabe gizarte etxean. 

Bihar, otsailak 23, abiatuko da zikloa. Ekonomia zirkularraren mugak aztertuko dituzte lehendabiziko saioan, Unai Villalba EHUko Ekonomia iraunkorreko irakaslearen eskutik. Hurrengo asteartean, martxoak 2, zainketen ekonomia feminista jorratuko dute, Tania Cañas Siriany feminista eta arrazismoaren aurkako militantearekin. Martxoaren 9an, berriz, ondasun komunaren ekonomia izango du hizketagai Javier Goikoetxeak Bikonsulting eta BIKO Planaren sortzaileetako batek.

Hitzaldiak Aldabe gizarte etxeko areto nagusian izango dira, 18:30ean. Sarrera doan izango da, edukiera bete arte.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide