Elurra itzuli da Arabako ekialdera

Erredakzioa 2021eko otsailaren 22a

Arabako Mendialdea elurtuta esnatu da. / @herrekagorri

Hain maila baxuetan elurra egingo zuenik espero ez zen arren, elurra Arabako ekialdera itzuli da astelehen honetako goizaldean. Une honetan, Herrera eta Opakua mendateak itxita daude.

7:00etan Herrera eta Opakua mendateak itxi dituzte, eta, gainera, elurra dago Azazetan eta A-1 errepidean, Araia inguruan. Aurreikuspenen arabera, 900-1.000 metroko altueran elurra egitea zen, baina 600 metroko altuerara iritsi da.

Bestalde, egun euritsua espero da, Euskalmeten arabera; eta tenperatura maximoak 10 gradutik behera egongo dira. Asteartean eta asteazkenean tenperaturak igoko dira, eta zerua oskarbi egongo da.

 

Errepideen egoera, zuzenean

Iturria: araba.eus

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren kameren bitartez, lurraldeko errepide nagusien unean uneko egoera ikusteko aukera dago:

OHARRA: Posible da kamera batzuen seinalea galtzea zenbait unetan. Iturria: trafikoa.eus

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago