Araban bi lurrikara erregistratu dira goizaldean, Maeztun eta Trebiñun

Erredakzioa 2021eko otsailaren 20a

Geografiako Institutu Nazionalak eman du lurrikaren berri. / IGN

Larunbat goizaldean bi mugimendu sismiko erregistratu dira Izkiko Parke Naturalean: lehena Arraia-Maeztun, eta bigarrena Trebiñun. Richter eskalan 2.1 graduko magnitudea izan dute biek.

Maeztuko mugimendu sismikoa 4:40ean jazo da, eta 11 minutu beranduago, 4:51n, Trebiñukoa. Geografiako Institutu Nazionalak jakinarazi duenez, bigarrena 12 kilometroko sakoneran izan da, baina ez du Maeztukoaren sakoneraren berri eman.

Hiru graduko magnitudea baino txikiagoko lurrikara mota hauek ez dira larriak eta ez dira nabaritzen, baina Geografiako Institutu Nazionalak erregistratzen ditu.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago