Pentsiodunek kaleak hartu dituzte pentsio publiko duinen alde

Erredakzioa 2021eko otsailaren 15a

Pentsiodunen mugimenduak mobilizazio ugari antolatu ditu asteburu honetan; besteak beste, Gasteizen, Agurainen, Amurrion eta Laudion. Pentsio publiko duinak bermatzea eta Toledoko Itunaren erreforman euren aldarrikapenak jasotzea exijitu dute.

1.080 euroko gutxieneko pentsioa, pentsio funtsa ez pribatizatzea eta iraunkortasun faktorea ezabatzea dira, besteak beste, Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak larunbat honetan kalean berretsi dituen aldarrikapen nagusiak. Dagoeneko hiru urte daramatzate astelehenero herriz herri mobilizatzen.

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako pentsiodunen koordinakundeek batera egindako manifestazioen artean, Gasteizen, Agurainen, Amurrion eta Laudion ere kalera atera dira pentsiodunak.

Baina ez dira bakarrik egon. Herri mugimenduko eragile ugarik bat egin dute mobilizazioekin: Eskubide Sozialen Kartako eragile eta sindikatuak, gazte mugimendua, mugimendu feminista, AHTren aurkako Orain Ardura plataforma, eta abar luze bat.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago