Bozketa bukatu da
Jarri spidertxo bat zure bizitzan 0
Jarri spidertxo bat zure bizitzan

Argibideak

Ezohiko inauteri hauetan ere, zuen argazkiak bildu nahi ditugu ALEAn, inauterietako lehiaketa berri batean. Otsailaren 12tik 17ra bitartean, bidali zure argazkia eta irabazi GoPro motako kamera bat.

Aurten ez dugu aukerarik izango inauteriak behar bezala ospatzeko, baina, modu batean ala bestean, izango dugu aukera gozatzeko. Etxekoekin eta segurtasun neurriak errespetatuz bada ere, Araba mozorroz beteko da aurten ere. Mozorro zoragarri horiek ikusi nahi ditugu. Horregatik, inauterietako argazki lehiaketa berria antolatu dugu ALEAn.

Gainera, sari zoragarri bat irabaziko du publikoaren artean boto gehien lortzen dituen argazkiaren egileak: GoPro motako kamera bat, argazki eta bideo ederrak egiten jarraitzeko. Horrekin batera, ALEAko lantaldeak osatutako epaimahaiak egoki ikusten badu, argazki onenari sari sorpresa bat emateko aukera zabalik dago.

Ez izan lotsarik, etxean zein kalean klik egin, eta bidali zure argazkia.

Epeak

  • Argazkiak bidaltzeko azken eguna otsailaren 17a izango da (12:00ak arte). 
  • Bozketa epea otsailaren 17tik 23ra (12:00ak arte) bitartean zabalik egongo da.
  • Irabazleak otsailaren 25ean jakinaraziko dira, ALEA aldizkariaren ale berriarekin batera.