Hamaika urteko haur bat hil da, horma lauza bat gainera erorita

Erredakzioa 2021eko otsailaren 11

Lakua auzoko Baranda kalean gertatu da ezbeharra./ GoogleMaps

Larrialdi zerbitzuek ospitalera eraman dute 11 urteko haurra, baina ezin izan dute ezer egin.

Hamaika urteko haur bat hil da ostegun goizean Gasteizko Lakua auzoan, etxebizitza bateko horma lauza bat gainera erori eta gero. Antza, hormara igotzen saiatu da mutikoa. 

Ertzaintzak baieztatu duenez, ezbeharra 09:15ak aldera gertatu da Baranda kalean. Larrialdi zerbitzuek ospitalera eraman dute, baina ezin izan dute ezer egin txikiaren bizitza salbatzeko. Ospitalean hil egin da.

Suhiltzaileak ezbeharraren ingurura gerturatu dira etxebizitzaren zutabeak egiturazko akatsik zuen argitzeko, baina Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, aukera hori baztertu egin dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago