Gasteizko udaltzainek 229 pertsona salatu dituzte asteburuan

Erredakzioa 2021eko otsailaren 8a

Musukoa ez jartzeagatik izango dira isun gehienak. / Alea

Besteak beste, pertsonen arteko distantzia ez mantentzea edo etxeratze agindua urratzea leporatzen diete.

Gasteizko Udaltzaingoak 229 isun-proposamen egin ditu asteburu honetan, Covid-19ari aurre egiteko ezarritako neurriak ez betetzeagatik. Joan den asteburuan baino 135 gehiago beraz.

Salaketa gehienak musukoa derrigor erabiltzeko araua ez errespetatzeagatik jarri dituzte, 90 isun. Gainera, bide publikoan alkohola kontsumitzeagatik (45), pertsonen arteko distantzia ez mantentzeagatik (44), eta gehienez 6 laguneko taldeen mugak ez betetzeagatik (19) ere jarri dituzte beste hainbat.

Neurri txikiagoan, etxeratze-agindua urratzea, gune publikoan erretzea 2 metroko distantzia errespetatu gabe, eta udalerriko edo autonomia-erkidegoko irteera eta sarreren agindua ez errespetatzea ere izan dira salaketarako arrazoi.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago