Uztailaren 15etik 18ra ospatuko da 44. Jazzaldia

Erredakzioa 2021eko otsailaren 5a

Kathrine Windfeld piano-jotzaile eta konpositore daniarra izango da aurten. / K.W

Besteak beste, Letter One Rising Stars jazz sariaren irabazlea izango da Gasteizen.

Gasteizko Jazzaldiak aurten 44 jaialdia ospatuko du; pandemiagatik joan den urtean atzeratu behar izan zena berreskuratuko nahi dute. Uztailaren 15etik 18ra, osasun-baldintzei egokitutako formatuarekin egingo dute jaialdia.

Jazzaldiak Letter One Rising Stars jazz sariaren musikari irabazlea izango du aurten. Sari honen zeremonia bihar ospatuko da eta @jazzvitoria-ren sare sozialen bidez zuzenean jarraitu ahal izango da. Nazioarteko sari honek Europako eta AEBetako musika-talentu berria aukeratzen du, nazioarteko agertoki handietara joateko aukera emanez.

Horrela, munduko jazz jaialdi prestigiotsuenen bira batean parte hartzea saria da; Gasteizkoa, Europako biran, estatuko jazz jaialdi bakarra izango da. Nazioarteko jazz sari honen irabazlea joan den urteko irabazleari batuko zaio, Kathrine Windfeld piano-jotzaile eta konpositore daniarra. Haren aurkezpena pandemiaren ondorioz ezeztatu behar izan zen.
 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago