Euskaraz egoki jardun nahi duzu enpresan eta ez dakizu nondik hasi?

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2021ko ots. 3a, 17:04

Enpresoi erreferentzia bat eskaintzeko sortu ditugu #BaiPraktikaEgokia jarraibideak, Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko dauden irizpideei jarraituta. Lau eremutan jaso dugu euskararen erabilerari dagokionez egoki aritu nahi duten enpresek, saltokiek eta era guztietako entitateek egin beharreko bidea: Pertsonen hizkuntza gaitasuna; Irudi korporatiboa eta hizkuntza paisaia; Kanpo harremanak; eta Barne harremanak.

Maddi Iregi lankideak emango dizue praktika egokien berri hurrengo bideoan:

Arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragitea da Bai Euskarari Elkartearen helburua eta euskaraz aritu nahi duten enpresei, saltokiei eta era guztietako entitateei erreferentzia bat eskain nahi diegu jarraibide hauekin, ziurtagiridunen adibideekin hornituta.

Jarraibide hauen inguruko zalantzaren bat edo aholkuren bat izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan info@baieuskarari.eus helbidean.

Osorik irakurri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide