Azken 24 orduetan 149 positibo berri atzeman dira Araban, eta intzidentzia tasa metatua 653koa da une honetan. Kasu horietako 114 Gasteizen atzeman dira, eta hiriburuko intzidentzia tasa metatua gero eta maila kezkagarriagoetara iristen ari da: 678koa da une honetan.
Agurainen ere ez dute lortu datuen okertzea gelditzea: zazpi positibo berrirekin, 878ko intzidentzia du une honetan. Bestalde, Laudio eremu gorrira hurbiltzen ari da, 435 kasuko intzidentziarekin.
Arabako hamaika udalerri eremu gorrian
Otsailaren 13ra arte behintzat, Arabako udalerri guztietan konfinamendu perimetrala ezarri da eta topaketak lau pertsona artekoak izan beharko dira.
Astelehen honetan, udalerrien egoeraren inguruan Osasun Sailak plazaratutako azken ebazpenaren arabera, hainbat aldaketa izan dira: Ekora gune gorrian sartu da, eta bertatik atera dira Asparrena, Berantevilla, Legutio eta Villabuena. Beraz, Arabako hamaika udalerritan ostalaritza itxita eta eskola kirola etenda mantenduko da, asteartetik ostiralera behintzat.
Honako hauek dira une honetan eremu gorrian dauden udalerri arabarrak, intzidentzia tasa altua dela eta:
- Agurain (5.000 biztanle baino gehiago): 878,01
- Gasteiz (5.000 biztanle baino gehiago): 678,79
- Bastida: 1.665,60
- Donemiliaga: 964,19
- Erriberabeitia: 1.124,30
- Guardia: 1.955,67
- Ekora: 2.247,19
- Iruña Oka: 696,38
- Oion: 738,43
- Urkabustaiz: 1.241,38
- Zuia: 1.143,10
Gainera, 5.000 biztanletik beherako beste hainbat udalerritan 500etik gorakoa da intzidentzia tasa metatua:
- Aramaio: 1.216,22
- Armiñon: 896,86
- Arraia-Maeztu: 819,67
- Berantevilla: 1.603,21
- Kuartango: 537,63
- Kripan: 1.092,90
- Lantaron: 529,10
- Lantziego: 531,21
- Legutio: 709,61
- Okondo: 986,03
- Samaniego: 829,88
- Villabuena: 2.836,88
- Zalduondo: 1.015,23
Ospitaleen egoera
EAEko egoera orokorrari dagokionez, igandean 11.632 test diagnostiko egin ziren; horietatik 952 positiboak izan ziren (%8,2).
Ospitaleen egoerari eta hildakoei dagokienez, Osasun Sailaren azken datuen arabera:
- 53 pertsona ospitaleratu dira ostiraletik igandera, Covid-19aren ondorioz.
- 632 lagun daude Osakidetzako solairuetan.
- 160 pertsona ZIUetan daude, Covid-19aren ondorioz larriki gaixorik.
- Guztira, 792 pertsona daude ingresatuta Osakidetzako ospitaletan Covid-19aren ondorioz.
- Urtarrilaren 18tik 24ra bitartean, 89 hildako egon ziren.
- Guztira, 3.384 hildako izan dira Covid-19aren ondorioz, pandemia hasi zenetik.