Musikaren bidez, indarkeria matxistari aurre

Erredakzioa 2021ko urt. 26a, 14:20
Dupla taldeko kideek parte hartuko dute egitasmoan. / Dupla

Anekdotas eta Dupla taldeetako kideen laguntzarekin egingo dute estereotipoen inguruko hausnarketa.

Gasteizko Berdintasun Zerbitzuaren ekimenez, musikarekin indarkeria matxistari aurrea hartzea helburu duen Libre izan nonahi kanpaina abiatu dute. "Ligoteo sanoa" lantegiaren bidez, eta Anekdotas eta Dupla taldeetako kideen laguntzarekin, barneratutako estereotipoei buruzko hausnarketa sortu nahi dute otsailaren 5ean, eta generoari dagokionez diskurtso apurtzaileak dituzten artistak ezagutzeko aukera eman.

"Musikaz pentsatzen dugunean dantza etortzen zaigu burura, eta horrekin batera gaua, festa eta… ligoteoa. Musika ardatz hartuta, horrek indarkeria matxista zabaltzeko duen eraginaren inguruan eta ligatzeko moduen inguruan hausnartuko dugu. Covidaren aurretik eta pandemia garaian nola ligatzen genuen aztertuko dugu, eta ligoteo sanorako proposamen bat sortuko dugu", azaldu dute Berdintasun Zerbitzutik.

Kanpainaren barruan antolatutako 4 lantegien arteko bigarrena da otsailekoa. Libre izan nonahi kanpaina 12 eta 26 urte bitarteko gazteengana modu dinamikoan iritsi nahi du, indarkeria matxistari eusten dioten balioen eta sinesmenen sisteman eragiteko helburuarekin. Programa tresna bat gehiago da Indarkeria matxista prebenitzeko estrategiaren barruan, eta jarduerak bat datoz HARA! Genero Berdintasunerako IV. Planarekin.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide