Zorione Etxezarraga Haurreskola Partzuergoko gerenteari eta Jokin Bildarratz Hezkuntzako Sailburuari:
Urkabustaizko eta Kuartangoko familiek, idatzi honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Haurreskoletako egoeraren inguruko kezka azalerazi nahi dugu, hain artean dagoen Izarra herriko Sorgingane Haurreskolatik.
Gure seme-alaben hezkuntzari merezi duen garrantzia ematea nahiko genuke, haien garapen propiorako eta gizarterako funtsezko parte izanik, horregatik ondorengo aspektuak kontuan hartzeko eskatzen dugu.
- Haurreskolak publikoak eta doakoak izatea nahi dugu, kalitatezko Hezkuntza bat ziurtatzeko eta pertsona guztien eskura egoteko. Horretarako Haur Hezkuntza 0 urtetik aurrera gaur egun indarrean dagoen Hezkuntza Sistemaren barne egotea eskatzen dugu.
- Haurreskoletan eta Hezkuntza Sisteman inbertsio handiagoa nahi dugu. Beharrizan hau, gainera, are eta beharrezkoa dugu egun, bizi dugun egoerak baliabide pertsonal eta ekonomikoen hein handi bat Covid-19aren aurkako borrokara zuzentzera derrigortzen gaitu eta.
- Umeen benetako beharrak kontuan har daitezela nahi dugu, haietako bakoitzaren eta bere inguruko berezitasunen arabera, baita eskola bakoitzeko berezitasunen arabera ere. Modu honetan, kasu bakoitzean dagozkion baliabidez hornitzeko, bai langileen aldetik (ordezkapenak zein langileen egonkortasuna bermatuz txikien segurtasunerako etengabe egokitzen egon ez daitezen) hala nola egoera bakoitzean beharrezkoak diren baliabide material eta ekonomikoaz hornitzeko, eta ez gaur egun erabiltzen den ratio sistema, zeinek ez duen desberdintzen ordutegi edota toki ezberdinetako ezaugarriak, behar bereziak eta abarrekoak.
- Hezkuntzako arduradunen eta Haurreskoletako langileen arteko komunikazioa etengabekoa eta arina izatea nahi dugu. Modu honetan, beharrezkoak diren beharrak errazago trasmitituko dira, eta, behar izatekotan, erantzunak eta konponbideak garaiz hartuko dira.
- Hezitzaileek egindako greba eskaerei atxikitzen gara.
Proposamen hauek baloratzea eskertuko genizueke eta otsaila amaitu baino lehen erantzun bat jasotzea nahiko genuke.