Alavesek bere mendeurrena ospatzen duen honetan, joan den astean aurkeztutako ereserkiaren euskarazko bertsioa iritsi da. Mikel Izalek mendeurrenerako sortutako abestia euskarara egokitu du Miren Agur Meabe idazle eta euskaltzain urgazleak.
Letra
Mende bete besarkada leial,
mende bete neke eta izerdi
zelaian txikitatik glorioso,
ohore zuri, agur t'erdi.
Santa Maria gainean
keinuka ari iparrizarra,
nire bihotz zuri-urdina,
Mendizorrotzan sugarra.
Eskerrak gidari izatearren
elkarri eman eta hartzen,
gure artetik falta direnak
gol bakoitzean ekartzen.
Txalo-goraka hasita
mututzen zait ahotsa ia,
babazorroen bufandak
goxatuko dit eztarria.
Aurrera ba, gora burua,
Deportivo kementsua,
Gasteiz osoa daukazu gaur zutik
zurekin topa egiteko,
maitasuna berritzeko.
Alavesen abaroan
Araba ez da biluzik.
Aupa zu di-da jaikitzeagatik
etsipena adore bihurtuz,
txoria lez lokatz zapaldutik.
Munduko mugak apurtu!
Beti hegan gaztelu-dorrera,
bandera besoan hartuta,
historiaren orrietan
noble nahi zaitugu eta
betor beste ehun urteko
harrotasun garbia,
alde eginak ahaztu barik,
pizturik beren argia.
Ekaitzari paparra eta
markagailua domatu.
Alaves ontzia bada,
zaleok gara olatu.
Aurrera ba, gora burua!