Hiru kultur proposamen aukeratu ditu Baterak

Erredakzioa 2021ko urt. 18a, 14:31
Otsailean zehar aurkeztuko dituzte proposamenak. / Oihaneder

Besteak beste, musikaren inguruko disko-liburu bat prestatu eta argiratzeko egitasmoa aukeratu dute.

Batera diru-laguntza deialdiak Larrugorritan, Loa, loa laguna eta Poliedroa vol.1 proiektuak aukeratu ditu. Datozen asteetan crowdfunding proiektuak prestatu beharko dituzte egileek, eta ondoren 40 eguneko epea izango dute beren helburuak lortzeko. Horretan laguntzeko Oihaneder Euskararen Etxeak-Gauekoak, Laboral Kutxak eta Vital Fundazioak 2.000 euroko ekarpena egingo diote proiektu bakoitzari.

Maider Lasa (Loa, loa laguna) eta Eñaut Zubizarreta (Poliedroa Vol.1) bakarka; eta Ane Nafarrete, Jone Arriola, Uxue Botas , Itziar Otxoa, Aitor Goenaga, Mirena Nafarrate, Maialen Sorzabalbere, Maider Lazkano, Ainara Arriola, Biarritz Fernandezek osatutako taldea (Larrugorritan) dira Batera deialdiko diru-laguntza jasotzeko aukeratuak izan diren gazteak.

Beren originaltasuna, euskarazko sorkuntzari egiten dioten ekarpena eta euskal jendartean sor dezakeen interesa dela-eta aukeratu dituzte lan hauek, bederatzi proposamenen artean. Hala, musikaren inguruko disko-liburu bat prestatu eta argiratzea (Poliedroa vol.1), gazteen inguruko serie baten lehen kapitulua grabatzea (Larrugorritan) eta sexu lo-kanta disko bat sortu eta grabatzea (Loa, Loa laguna) dute helburu.

Hurrengo asteetan crowdfunding kanpainak prestatuko dira, eta otsailean zehar abian jarriko. 40 egun izan dituzte beren proiektuarekiko atxikimenduak lortzeko.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide