'Araba izoztua' lehiaketako 146 argazkien artean bozkatzeko unea iritsi da

Erredakzioa 2021ko urt. 15a, 12:51
Guztira, 146 argazki aurkeztu dira lehiaketara. / ALEA

146 irudiren artean aukeratuko dira Araba izoztua neguko argazki lehiaketaren irabazlea. Boto gehien lortzen dituen argazkiaren egileak Errigorako saski bat eramango du. Epea urtarrilaren 20ko eguerdira arte egongo da zabalik.

Egunotan, neguko argazki lehiaketa antolatu dugu ALEAn, azken egunetako elurteek, izotzak eta hotzak Araban utzitako irudiak biltzeko asmoz. Urtarrilaren 8tik 15era bitartean luzatu da Araba izoztua argazki lehiaketan parte hartzeko epea.

Guztira, Araba osoko 146 argazki jaso ditugu. Urte hasierak irudi zoragarriak utzi ditu gure lurraldean, eta, ALEAko lantaldearen partez, parte hartu duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu. Orain, irabazle bat aukeratzeko ordua iritsi da. Gailu bakoitzetik soilik hiru argazki aukeratu ahal izango dira, beraz, irudi guztiak ondo begiratu eta zure gustukoenak ganoraz hautatu.

OHARRA: IP helbide bakoitzetik, hiru boto. Gogoratu hiru botoak markatu ostean "bozkatu" botoia sakatu behar duzuela.

Sari zoragarri bat irabaziko du publikoaren artean boto gehien lortzen dituen argazkiaren egileak: Errigorako saski bat, urte berria behar bezala hasteko.

Epeak

  • Bozketa epea urtarrilaren 15etik 20ra (12:00etan) bitartean zabalik egongo da.
  • Irabazlea urtarrilaren 21ean jakinaraziko da, ALEA aldizkariaren ale berriarekin batera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide